2016(e)ko otsailaren 13(a), larunbata

OHAR KRITIKOA: Ezekiel nora ezean

Ezekiel nora ezean  / Jasone Osoro / Elkar, 2014


Liburu hau Ezekiel liburuaren bigarren zatia  da,horregatik,  han azaltzen ziren arazoak hemen konponduta daude bere  gorabeherekin, baina ondo.  Ezekielek 15 urte ditu, horregatik, oraindik nerabezaroan dago; baina ez gehiegi, lagunekin ondo dago eta Elenarekin ere bai. Hala ere, laster hasiko da dena berriz korapilatzen  bere aita eta Naroa agertzen direnean. Zer gertatuko da aitarekin?  Nor izango ote da Naroa?
Resultado de imagen de Ezekiel nora ezean

Niri asko  gustatu  zait.156 orri ditu. Ez zait oso luzea iruditu eta arina delakoan nago, ondo ulertzen baita eta, gainera, kapituluak ez  baitira ez luzeak ez motzak. Sentimentala iruditu zait,izan ere, Ezekielek gauza asko sentitzen ditu liburu honetan zehar: maitasuna, lotsa, amorrua… . Nahiko erreala iruditu zait eta nik uste jende askok sentitu duela Ezekielek sentitzen duena liburu honetan,  ez dena, baina gauza batzuk bai.  


Nerabeak irakurtzeko pentsatuta dagoela uste dut  lehena bezala. Nahiz eta  lehena gehiago gustatu,  beteagoa zegoela iruditu zitzaidan. Bestalde, Izenburua egokia iruditu zait liburu osoan zehar ia bukaerara arte nora ezean edo galduta egon delako duda askorekin. Horretaz gain, elkarrizketak agertzen dira eta, nire ustez,  horiekin hobeto ulertzen dira liburuak. Bukatzeko, liburu honetan Jasone Osorok oso ondo berezitu  ditu pertsonalitate ezberdinak,  sentimenduak …  , horregatik,liburu honetan lan on bat egin duela  pentsatzen dut.
Liburu bat irakurriaz ez baduzu aspertu nahi, tori hau eta dibertitu.   

Alazne Sandoval  2015/11/27

2 iruzkin: