2016(e)ko otsailaren 13(a), larunbata

OHAR KRITIKOA: Ezekiel

IZENBURUA: Ezekiel
EGILEAK: Jasone Osoro
ARGITALETXEA: Elkar
URTEA:2.009


Ezekiel liburuaren idazlea Jasone Osoro da,  2009ko irailean lehen aldiz argitaratu zen bere liburua.


Resultado de imagen de ezekiel jasone osoroEzekielek 14 urte ditu, etxean amarekin eta bere arrebarekin bizi da. Bere kuadrilan ez diote inoiz  neska bati  musu bat besta eman eta, horregatik,  denak amorratuta daude. Zer egingo dute arazo hori konpontzeko?

Niri  liburu hori oso polita eta interesgarria iruditu zait,  gainera, gaur egun gertatzen diren eta geratu ahal diren gauzei buruzkoa da, eta, horregatik, asko gustatu zait. Irakurtzea gomendatzen dizuet.




EIDER ZUBIZARRETA 2015/10/27

OHAR KRITIKOA: Ezekiel nora ezean

Ezekiel nora ezean  / Jasone Osoro / Elkar, 2014


Liburu hau Ezekiel liburuaren bigarren zatia  da,horregatik,  han azaltzen ziren arazoak hemen konponduta daude bere  gorabeherekin, baina ondo.  Ezekielek 15 urte ditu, horregatik, oraindik nerabezaroan dago; baina ez gehiegi, lagunekin ondo dago eta Elenarekin ere bai. Hala ere, laster hasiko da dena berriz korapilatzen  bere aita eta Naroa agertzen direnean. Zer gertatuko da aitarekin?  Nor izango ote da Naroa?
Resultado de imagen de Ezekiel nora ezean

Niri asko  gustatu  zait.156 orri ditu. Ez zait oso luzea iruditu eta arina delakoan nago, ondo ulertzen baita eta, gainera, kapituluak ez  baitira ez luzeak ez motzak. Sentimentala iruditu zait,izan ere, Ezekielek gauza asko sentitzen ditu liburu honetan zehar: maitasuna, lotsa, amorrua… . Nahiko erreala iruditu zait eta nik uste jende askok sentitu duela Ezekielek sentitzen duena liburu honetan,  ez dena, baina gauza batzuk bai.  


Nerabeak irakurtzeko pentsatuta dagoela uste dut  lehena bezala. Nahiz eta  lehena gehiago gustatu,  beteagoa zegoela iruditu zitzaidan. Bestalde, Izenburua egokia iruditu zait liburu osoan zehar ia bukaerara arte nora ezean edo galduta egon delako duda askorekin. Horretaz gain, elkarrizketak agertzen dira eta, nire ustez,  horiekin hobeto ulertzen dira liburuak. Bukatzeko, liburu honetan Jasone Osorok oso ondo berezitu  ditu pertsonalitate ezberdinak,  sentimenduak …  , horregatik,liburu honetan lan on bat egin duela  pentsatzen dut.
Liburu bat irakurriaz ez baduzu aspertu nahi, tori hau eta dibertitu.   

Alazne Sandoval  2015/11/27

OHAR KRITIKOA: Geronimo Stilton Fantasiaren Erreinuan

Geronimo Stilton Fantasiaren Erreinuan/Elisabetta Dami/Destino,2005


Resultado de imagen de Geronimo Stilton Fantasiaren ErreinuanFantasiaren erreinuari buruz amestu duzu inoiz? Animalia eta monstruo mitologikoekin aurkitzea? Liburu honetan gure laguna fantasiaren erreinura joango da eta abentura arraro eta miresgarriak gertatuko  zaizkio bere bizitzan. Zer? Ez dakizue zein den Geronimo Stilton? Geronimo ratonian bizi da eta kazetaria da. Abentura honetan ez da bakarrik joango, bere lagun berriarekin joango da Luma berdearekin. Luma berdea fantasiaren erreinuaren  atezaina da. Bere abenturan beste pertsonaiekin elkartuko dira. Zer gertatuko da gure lagunekin?


Nire ustez, liburu polita da. Liburua azkar irakurtzen da  eta, gainera, lasai irakur daiteke leku guztietan etxean, lanean etab. Bestalde, kapituluak ez dira oso  luzeak eta ez da agertzen paragrafo luzerik. Era berean, Liburuarekin gauza asko ikas daiteke. Horretaz gain, portada oso polita eta landua du eta, gainera, liburuan ez zara galtzen. Bukatzeko, liburu lodia da, baina irakurtzen hasten zarenean, liburua oso azkar irakurtzen da.


Xabi Espinosa 2015-12-01