Izenburua: Argazki albuma
Egilea: Antton Kazabon
Urtea: 2013
Bilduma: Taupadak
Liburu honen protagonistak Ander eta Ainitze dira. Liburu honetan kontatzen da Ainitze eta Ander elkarrekin daudela eta Ander eguraldi txarra dagoenean, etxean gelditzen dela. Orduan, Ainitze saiatzen da Ander konbentzitzen kalera irteteko… Zer egingo du azkenean? Zer gertatuko da?
Ander etxean dago Ainitzekin eta denbora pasatzeko albuma ikustea erabaki dute. Bertan, Ander beste neska batekin ageri deneko argazkiak daude eta horretaz hitz egiten dute. Halako batean, ea argazkietako norbait ezagutzen duen galdetzen dio Ainitzeri.
Azkenean zer pasatuko da? Haserretuko al dira?
Nire ustez, liburu hau interesgarria iruditu zait intriga asko du eta. Liburu hau gomendatuko nuke, intriga asko gustatzen zaienentzat.
Alba Andres 2015/11/24
