2016(e)ko otsailaren 1(a), astelehena

OHAR KRITIKOA: Bat Pat kirats doktorearen mamua

Izenburua: Bat Pat kirats doktorearen mamua
Egilea:Roberto Pavalleno
Itzultzailea:Aitor Arana
Ilustratzailea:Blasco Pisapia
Argitaletxea:Mezularia
Urtea :2012


Liburu honetan agertzen diren protagonistak Bat Pat, Leo , Rebecca eta Martin dira. Martin 10 urteko mutil gazte diplomatikoa eta intelektuala; Rebeccak, 8 urteko neskak animaliak gustuko ditu, bereziki, armiarmak eta sugeak eta oso sen ona dauka ; Leok, 9 urteko mutilak, gustuko du jatea eta inoiz ez dauka ahoa itxita edukitzen eta, azkenik, protagonistena, Bat Pat saguzar abenturagarria eta liburu beldurgarriak idazten aditua: sorgin, mamu, hilerri……

Egun normal bat da Silvertarren etxean eta danak lo  daude Rebecca izan ezik (neskatxa oso bizia delako). Bat-batean, uso mezulari bat  agertu da eta, hegoak ez dituenez ondo kontrolatzen, lurrera jausi egin da. Rebecca animalien lagunik onena denez, usoarengana joan da eta hankari loturik daukan zerbait hartu eta…..Norentzat izango da? Zer jarriko du?
Nire ustez liburua oso ondo dago. Neska mutil gazte eta abenturazaleentzat entretenigarria da. Ez daukat atal gustukoenik, danak onak baitira eta oso erreza da irakurtzeko.  
Gomendatzen dizuet oso liburu polita delako.


June Guirado 2015-11-27

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina