Ezekiel nora ezean / Jasone Osoro / Elkar, 2014
Liburu hau Ezekiel liburuaren bigarren zatia da,horregatik, han azaltzen ziren arazoak hemen konponduta daude bere gorabeherekin, baina ondo. Ezekielek 15 urte ditu, horregatik, oraindik nerabezaroan dago; baina ez gehiegi, lagunekin ondo dago eta Elenarekin ere bai. Hala ere, laster hasiko da dena berriz korapilatzen bere aita eta Naroa agertzen direnean. Zer gertatuko da aitarekin? Nor izango ote da Naroa?
Niri asko gustatu zait.156 orri ditu. Ez zait oso luzea iruditu eta arina delakoan nago, ondo ulertzen baita eta, gainera, kapituluak ez baitira ez luzeak ez motzak. Sentimentala iruditu zait,izan ere, Ezekielek gauza asko sentitzen ditu liburu honetan zehar: maitasuna, lotsa, amorrua… . Nahiko erreala iruditu zait eta nik uste jende askok sentitu duela Ezekielek sentitzen duena liburu honetan, ez dena, baina gauza batzuk bai.
Nerabeak irakurtzeko pentsatuta dagoela uste dut lehena bezala. Nahiz eta lehena gehiago gustatu, beteagoa zegoela iruditu zitzaidan. Bestalde, Izenburua egokia iruditu zait liburu osoan zehar ia bukaerara arte nora ezean edo galduta egon delako duda askorekin. Horretaz gain, elkarrizketak agertzen dira eta, nire ustez, horiekin hobeto ulertzen dira liburuak. Bukatzeko, liburu honetan Jasone Osorok oso ondo berezitu ditu pertsonalitate ezberdinak, sentimenduak … , horregatik,liburu honetan lan on bat egin duela pentsatzen dut.
Liburu bat irakurriaz ez baduzu aspertu nahi, tori hau eta dibertitu.
Alazne Sandoval 2015/11/27
est es una puta mierdaaaaa
ErantzunEzabatulo mismo digo
Ezabatu