2016(e)ko urtarrilaren 24(a), igandea

OHAR KRITIKOA: Margolana

Elortza, Igor
Margolana
Ilustratzailea: Robert Garay
Alfaguara Zubia, 1999


Nestor eta Jokin, hamasei urteko bi nerabe dira. Biei komikiak irakurtzea gustatzen zaie. Klasean dauden bitartean, Bittor irakasleak, ikastolan dagoen margolan bat erakutsi die. Nestor eta Jokin margolan hori Louvre museora eraman behar dutela jabetu dira. Orduan, bi mutiko gaizto horiek margolana lapurtzea erabakitzen dute. Zer gertatuko ote da margolanarekin?

Liburu polita iruditzen zait, hasieran pertsonaiekin nahastu egin naiz, izan ere, ez da ondo nabarmentzen zein den zein. Hala ere, liburu entretenigarria da. Pertsonaiak baregarriak dira, nahiko xelebreak, eta gaiztoak. Liburuak engantxatu egiten zaitu,denbora guztian tentsioan zaude.

Irakurtzen hasi nintzenean, ez zitzaidan asko gustatu, pertsonaiekin nahastu egiten nintzen eta.  Abenturazko eta misterio munduan dagoen liburu bat da, baina horrez gain, maitasun pixka bat ere agertzen da .

Ipuin polita eta atsegina iruditu zait, bere alde negatiboak eta positiboak dituena.
Hala ere,  zaila egiten zait pentsatzea nola bi gaztek eduki ditzaketen horrelako burutapenik, edo poliziak hainbeste arazo edukitzea bi gazte harrapatzeko... Baina azken finean liburu entretenigarria da, gustura irakurri dut.

Misteriozko liburu bat irakurri nahi baduzu, hau da zure aukera!

Ainara Lopez, 2015/ 27/11

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina